Instalazioak

Lastur-reko haranak paregabeko paisaia naturala eskaintzen du. Kostaldetik hurbil dago, Debatik 10 minutura eta Zarautz-etik 15 minutura. Haranean bertan baserri-etxe ugari daude, Agroturismoak, albergeak, kanpina... baita hotelak ere. Zelaitik 5 minutura jatetxe zahar bat dago zeinek zezen plaza bat duen, non etxean bertan bazeunde bezala jateko eta kapeak antolatzeko aukera izango baituzu. Zelaitik hurbil sagardotegi bat ere aurki dezakezu.

Zelaiak:

Debaventurak pinudi mendiko 40000 metroko lur zatia du. Bertan, paintball zelai desberdinak daude non joko desberdinak egin bait daitezke izadi ingurune batean. Speedball eta sup´airball zelaiak ditu baita ere, paintball-ean gustora aritzeko.

Aldagelak:

Aldagelak ditugu arropaz aldatzeko eroso. Gure zelaitik 3 kilometrotara Lasturko taberna dago eta bertan Paintball-eko jokalariek dutxa bat har dezakete 2 EUR ordainduz.

Biltegia:

Markadoren biltegi haundi bat daukagu (korrederak eta semiautomatikoak) eta jokalariek Paintball-ean aritzeko behar duten jazkera ere bertan gordetzen da.