Paintball deskribapena

Kanpoko kirol bat da (Indoors ere badago) non ariketa, izadiarekin harremanak, estrategia, talde-jokoa eta batez ere adrenalina eta umore ona aurki baititzakezu.

Kirol hau mundu osoan praktikatzen dute bai gizonek, bai neskek, gazteek, nagusiek... non helburu nagusiena egun zoragarri eta dibertigarri bat pasatzea den.

Normalki bi talde jokatzen dute, nortzuek maskara babesgarri bat eta CO2-z edo aire konprimituz elikatutako markadorak erabiltzen baitituzte. Markadora hauek "margoko" bolatxoak jaurtitzen dituzte nortzuek 30-40 metroko distantzia lor dezakete, eta zerbaitekin topo egiten dutenean, eztanda egiten dute, orban bat lagaz. Margo hau guztiz biodegradagarria da, ez da toxikoa eta erraz garbitzen da, ura besterik ez duzue behar. Bolatxoek jelatinazko estalki bat dute (botikak bezala) eta barrukoa elikadurazko kolorantea da.

Paintball-a segurtasunezko eta arrisku gabeko kirola da, zeren eta bolatxoak ez dira batere kaltegarriak. Paintball-ean jarduteko gainera maskara babesgarri bat erabiltzea beharrezkoa da (kirol honetarako maskara bereziak) zeintzuek begiak, aurpegia eta belarriak babesten dituzten.

Bi Paintball mota daude: Lehiaketakoa eta Jostatzekoa. "Lehiaketakoan" talde bakoitzeko hiru, bost, zazpi edo hamar pertsonez osaturiko bi talde bata bestearen kontra aritzen dira. Izan ere, "Erdiko ikurrina" edo "Ikurrina bikoitza" deitzen zaien jokuetan borroka egiten dute. "Jostatzekoan" denbora eta joku ezberdin ugari erabiltzen dira, baita joka dezaketen pertsonen zenbakia ere aldatzen da.

Paintball-aren historia

James Hale, 1970.urtean ingeniari Iparamerikarrak lehenengo margoko markadora asmatu eta patentatu zuen. Izan ere, abeltzaintza eta egurreko industriek abereak eta zuhaitzak margo zitzaten asmatu zuen. Bizimodu hauetako langileek markadora hauekin ezkutaketan jolasten zutela uste da, batak besteari tiro eginez.

Paintball-a 1981.urtean sortu zen New Hampshire-n, USA-n. Paintball-aren sortzaileei langile hauek margoko bolatxoak jaurtitzen zituztela ikusi ondoren (benetazko margokoak) ideia bururatu zitzaien. 1981.eko ekainean lehenengo Paintball jokoa gauzatu zen.

Harrezkero eta urte berean Paintball-ean aritzeko sortu zen lehenengo markadora dela eta, kirol honen praktika gorantz besterik ez du egin.

Paintball-aren eboluzioa

Paintball-a garatuz joan zen eta 1982.urtean, Rochester-ren (NY-en), lehenengo Paintball kanpoko zelaia sortu zen.

Ia 1983.urtean NSG-a (National Survival Game) sortu zen eta baita PMI enpresa sortu ere, Paintball-ean aritzeko produktuak egin eta banatzen dituena.

Ia 1984.urtean Paintball-a Australian hazi zen Skirmish Games izenarekin, B˙falo-n, NY-en, lehenengo Barneko Paintball zelaia sortu zen (Indoors).

Ia 1985.urtean Paintball-a Inglaterra-ra heldu zen eta orduan bertako lehenengo Paintball zelaia eratu zen.

Ia 1988.urtean "Paintball Jokalarien Elkarte Internazionala" eratzen da, IPPA izendatua (International Paintball Players Association). Elkarte honek, segurtasunera eta Paintball-a hezitzera eta hedatzera zuzenduta, doain eskaintzen zituen bere zerbitzuak.

Ia 1991.urtean Paintball-a Europa osoan hedatzen hasten da, Frantzia, Dinamarka eta Portugal-en batez ere.

Ia 1992 eta 1993. urteetan ligak osatzen hasi ziren, haien artean NPPL-a (Liga Nacional de Paintball Profesional) garrantzitsuena, USA-n.

Ia 1996.urtean Paintball-a guztiz ezaguna zen Kanadan, USAn, Australian, Inglaterran, Eskozian, Dinamarkan, Frantzian, Portugalen, Holandan, Alemanian, Austrian, Irlandan, Belgikan, Grezian, Italian, Noruegan, Suizan, Afrikan, Nueva Zelandan, Brasilen, Venezuelan, Israelen, Korean, Tailandian eta Filipinasen.

Gaur egun Paintball-a mundu osoan jarraitzaile asko dituen kirola da eta lehiaketa ugari, eskualdeen arteko ligak, nazio arteko ligak eta txapelketa mundialak antolatzen dira.

Paintball-aren jokoak

Paintball-eko joku ugari daude. Taldeen helburua joku bakoitzean ahal eta puntu gehien lortzea izango da.. Jokuek 7 - 20 minutu bitarteko iraupena izaten dute. Hona hemen hauetako 3 jokuen deskribapena:

Erdiko Ikurrina

Bi taldeen kanpamentuen artean ikurrina bat jartzen da, eta ikurrina eskuratzen duena irabazle izango da. Bitartean jokalariek tiroak jaurtiko dituzte, etsaiak kanporatzeko. Jokalariak bolatxo baten eztanda jasoz gero, markadora buruaren gain jasoz "Alde Neutral-era" jo behar du, epaileak puntuazioa har dezan. Orduan, jokalariak jokatzen jarrai dezake bere kanpamentutik berriro aterataz. Jokoa amaitzen da talde batek ikurrina lortu eta bere kanpamentura eramaten duenean edo denbora bukatzen denean. Puntu gehien lortzen dituen taldea garaile izango da.

Ikurrina Eskuratzea

Talde bakoitzak bere ikurrina du kanpamentuan ikusgai. Talde bakoitzak kontrako taldearen ikurrina eskuratu eta bere kanpamentura eraman behar du. Ikurrina eramaten duen jokalari bat margoko bolatxo batek jotzen baldin badu, ezin dio bere taldeko partaide bati eman, baizik eta ikurrina lurrean bertan ikusgai laga behar du. Jokua bukatzen da talde batek kontrako taldearen ikurrina bere kanpamentura eramaten duenean edo denbora amaitzen denean.

Altxorraren Bila

Antolatzaileek zenbait objektu lagatzen dituzte zelaian zehar, eta kutxa bakarra ere objektuak sar dezaten. Talde bakoitza kutxa eskuratzen saiatuko da, objektuak barnean sartzeko eta bere kanpamentura eramateko. Objektuak kutxa duen taldeak bakarrik har ditzake, bitartean beste taldea aurkako taldeari kutxa kentzen saiatuko da. Jokua irabazten du helburu hau lortzen duenak edo puntu gehien lortzen duenak denbora konkretu batean.