Paintball-ean irakaskuntza
Segurtasun neurriak
Zelaian jokatzeko segurtasun neurri eta arau batzuk daude. Jokalariek maskara derrigorrez eraman behar dute eta markadora kontu handiz erabili behar dute. Segurtasun neurriak garrantzitsuak dira norberaren burua babesteko, baita jokalari guztiena ere.
Zure ekintzen arduraduna
Jokalariek zelaian egiten dutena jokoan ondorio zuzenak dakartzala ikasten dute. Beraz, akats bat edukiz gero zuzentzen saiatu beharko zara.
Talde-lana
Gizakioi laguntza eskatzea zaila egiten zaigu askotan. Baina Paintball-ean besteen laguntza garrantzitsua dela ikasten da. Talde batean parte hartzea denon artean helburu bat lortzearren, oso irakaskuntza baliagarria da edozein gizakiaren bizitzarentzat.
Banakako lana garrantzitsua da
Paintball-ean ez duzu laguntza aurkituko beharrezkoa duzun bakoitzean, beraz, garrantzitsua da arazoak bakarrik konpontzen ikastea zeure burua aurrera ateratzeko.
Galtzen ikastea
Paintball-ean ondo joka dezakezu eta hala eta guztiz ere galdu dezakezu. Beraz galtzea, ez da porrot egitea.
Arazoak konpondu eta erabakiak hartu
Joku bakoitzean arazo desberdinak aurkituko dituzu, eta aurre egin beharko diezu. Emaitza onak lortzen baldin badituzu, eutsi goiari! Baina huts egiten baldin baduzu, margoko orbana izango duzu gorputzean. Beraz erabaki bat hartu baino lehen emaitzetan pentsatu behar izango duzu.
Denok berdin gara
Paintball-ak ez ditu ez arraza, ez sexu, ez adin, ez politiko ezta erlijio-sinismenik bereizten.
Paintball-ak ez du indarkeriarik bultzatzen
Psikologoen iritziz: Eguneroko tentsioak bideratzeko edo askatzeko oso baliagarria da Paintball-a. Paintball-era jokatu ondoren bainu bero bat hartzeko eta ohera joateko indarra besterik ez duzu izango.
Gure haurtzaroko jokoen tankerakoa da Paintball-a: Indio eta behizainak, lapur eta poliziak....
