Paintball-aren eboluzioa
Paintball-a garatuz joan zen eta 1982.urtean, Rochester-ren (NY-en), lehenengo Paintball kanpoko zelaia sortu zen.
1983.urtean NSG-a (National Survival Game) sortu zen eta baita PMI enpresa sortu ere, Paintball-ean aritzeko produktuak egin eta banatzen dituena.
1984.urtean Paintball-a Australian hazi zen Skirmish Games izenarekin, Búfalo-n, NY-en, lehenengo Barneko Paintball zelaia sortu zen (Indoors).
1985.urtean Paintball-a Inglaterra-ra heldu zen eta orduan bertako lehenengo Paintball zelaia eratu zen.
1988.urtean "Paintball Jokalarien Elkarte Internazionala" eratzen da, IPPA izendatua (International Paintball Players Association). Elkarte honek, segurtasunera eta Paintball-a hezitzera eta hedatzera zuzenduta, doain eskaintzen zituen bere zerbitzuak.
1991.urtean Paintball-a Europa osoan hedatzen hasten da, Frantzia, Dinamarka eta Portugal-en batez ere.
1992 eta 1993. urteetan ligak osatzen hasi ziren, haien artean NPPL-a (Liga Nacional de Paintball Profesional) garrantzitsuena, USA-n.
1996.urtean Paintball-a guztiz ezaguna zen Kanadan, USAn, Australian, Inglaterran, Eskozian, Dinamarkan, Frantzian, Portugalen, Holandan, Alemanian, Austrian, Irlandan, Belgikan, Grezian, Italian, Noruegan, Suizan, Afrikan, Nueva Zelandan, Brasilen, Venezuelan, Israelen, Korean, Tailandian eta Filipinasen.
Gaur egun Paintball-a mundu osoan jarraitzaile asko dituen kirola da eta lehiaketa ugari, eskualdeen arteko ligak, nazio arteko ligak eta txapelketa mundialak antolatzen dira.
