Paintball-aren historia

1970.urtean James Hale ingeniari Iparamerikarrak lehenengo margoko markadora asmatu eta patentatu zuen. Izan ere, abeltzaintza eta egurreko industriek abereak eta zuhaitzak margo zitzaten asmatu zuen. Bizimodu hauetako langileek markadora hauekin ezkutaketan jolasten zutela uste da, batak besteari tiro eginez.

Paintball-a 1981.urtean sortu zen New Hampshire-n, USA-n. Paintball-aren sortzaileei langile hauek margoko bolatxoak jaurtitzen zituztela ikusi ondoren (benetazko margokoak) ideia bururatu zitzaien. 1981.eko ekainean lehenengo Paintball jokoa gauzatu zen.

Harrezkero eta urte berean Paintball-ean aritzeko sortu zen lehenengo markadora dela eta, kirol honen praktika gorantz besterik ez du egin.