Paintball-aren jokoak

Paintball-eko joku ugari daude. Taldeen helburua joku bakoitzean ahal eta puntu gehien lortzea izango da.. Jokuek 7 - 20 minutu bitarteko iraupena izaten dute. Hona hemen hauetako 3 jokuen deskribapena:

Erdiko Ikurrina

Bi taldeen kanpamentuen artean ikurrina bat jartzen da, eta ikurrina eskuratzen duena irabazle izango da. Bitartean jokalariek tiroak jaurtiko dituzte, etsaiak kanporatzeko. Jokalariak bolatxo baten eztanda jasoz gero, markadora buruaren gain jasoz "Alde Neutral-era" jo behar du, epaileak puntuazioa har dezan. Orduan, jokalariak jokatzen jarrai dezake bere kanpamentutik berriro aterataz. Jokoa amaitzen da talde batek ikurrina lortu eta bere kanpamentura eramaten duenean edo denbora bukatzen denean. Puntu gehien lortzen dituen taldea garaile izango da.

Ikurrina Eskuratzea

Talde bakoitzak bere ikurrina du kanpamentuan ikusgai. Talde bakoitzak kontrako taldearen ikurrina eskuratu eta bere kanpamentura eraman behar du. Ikurrina eramaten duen jokalari bat margoko bolatxo batek jotzen baldin badu, ezin dio bere taldeko partaide bati eman, baizik eta ikurrina lurrean bertan ikusgai laga behar du. Jokua bukatzen da talde batek kontrako taldearen ikurrina bere kanpamentura eramaten duenean edo denbora amaitzen denean.

Altxorraren Bila

Antolatzaileek zenbait objektu lagatzen dituzte zelaian zehar, eta kutxa bakarra ere objektuak sar dezaten. Talde bakoitza kutxa eskuratzen saiatuko da, objektuak barnean sartzeko eta bere kanpamentura eramateko. Objektuak kutxa duen taldeak bakarrik har ditzake, bitartean beste taldea aurkako taldeari kutxa kentzen saiatuko da. Jokua irabazten du helburu hau lortzen duenak edo puntu gehien lortzen duenak denbora konkretu batean.