« Back
AGAITI PAINTBALL LINE EXPONATUREN: 2009KO AZAROAREN 6/8AK
2009-11-02 ¦ BIZKAIA
BIGARREN URTEZ,...HANTZE GAUDE
PAINTBALL KARPA BAT AGAITIK ANTOLATUTA
ETORRI ETA ARITU ZAITEZ GUREKIN PAINTBALLEAN
Bilbao Exhibition Centre-k azaroaren 6tik 8ra arte EXPONATUR, Natura eta Abentura Azoka, antolatuko du, eta 105 enpresak parte hartuko dute orain arte burututako edizioetariko aktiboena eta parte-hartzaileena izango den honetan.
Aurreko edizioan bezalaxe, EXPONATUR erakusketari eta bisitarien arteko elkarrekintzarako tresna izango da turismo aktiboaren arloko era askotan; gainera, aditu oso ezagun sorta batek eskainitako lehen mailako hitzaldiak, Estatu Batuak edizio honetako "Herrialde gonbidatua" izatea eta publikoarentzako kirol materialaren salmenta zuzena izango dira EXPONATUR-en laugarren edizioko ezaugarri nagusiak.
Ekitaldiak eskaintza ugari hurbilduko du arlo hauetan: abentura eta aisialdi alternatiboa, kirola, natura eta turismo aktiboa, bai azken erabiltzaileentzat, baita zaletu eta interesatu guztientzat ere, helduak zein umeak izan.
Erakusketarien artean daude Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Aragoi, Asturias, Madril, Bartzelona, Lleida, Leon, Kantabria, Valentzia, Frantzia eta Estatu Batuetatik etorritako turismo aktiboaren arloko eskualde sustapen erakunde publiko eta pribatuak, kirol klub eta federazioak, bidaia-agentziak, ostalaritzako enpresak, kirol arropa eta oinetakoen sektorekoak, osagarrien arlokoak eta antzekoak.
EXPONATUR 2009rekin batera lehen mailako hizlari ospetsuek eskainitako hitzaldi sorta bat burutuko da, eta bertaratzen den publikoak hainbat kirolen praktikan hasteko eta hainbat erakustaldi interesgarrirekin gozatzeko aukera ere izango du, besteak beste lehen Open Bizkaia Boulder (OBB´09) delakoan parte hartzekoa.
ESTATU BATUAK, HERRIALDE GONBIDATUA
Hirurogeitasei Errepide historikoa Harley Davidson-ez zeharkatzea, Coloradoko Mendi Harritsuetan eskiatzea edota herrialde handi horretako ibai ikaragarrietan zehar nabigatzea dira amerikar eskaintzak EXPONATUR 2009an aurkeztuko dituen jarduera bikainen lagin esanguratsu bat.
Hortaz, amerikar eskaintzaren baitan, besteak beste, honakoon presentzia azpimarratzekoa da: Eagle Rider moto-turismoko munduko agentzia handiena, besteak beste, 66 Errepide mitikoaz disfrutatzeko amerikar estilo peto-petoan, hots, Harley Davidson-ez, egin beharreko bidaia abenturazale eta dibertigarria proposatuko duena; Alesport Taldeko Aventurismo agentzia, neurriko bidaietan espezializatutakoa: kirol-hegazkinezko zirkuitu ikaragarriak, globo, helikoptero edota itsasontzizko bidaiak,…; Coloradoko Mendi Harritsuetako Vail Resort elur-turismoko gunea oso ezaguna eta herrikoia, bertako paisaia ikusgarriak eta eski pista bikainak direla-eta; eta American Airlines aire konpainia; guztiak "Visit USA Committee-Spain" izenekoak (Espainian ABEtako turismo erakundea) aurkeztutako enpresetariko batzuk dira.
SEBASTIAN ALVARO, NANI ROMA, POU ANAIAK,…
Bestaldetik, EXPONATUR’09an sona handiko kirolariak ere egongo dira, esaterako Sebastián Álvaro TVEko Al Filo de lo Imposible saioko zuzendari-ohia eta Juanjo San Sebastián mendizalea. Bakoitzak hitzaldi bana emango du ("Historia de una vida apasionada: Al Filo de lo Imposible" eta "El viaje" izenekoak, hurrenez hurren) eta kontatuko dute bizitzan zehar egindako ibilbide berezia urteek ematen duten ikuspegitik. Denboraren poderioz "gauza berriak eszenatoki berberetan" aurkitzen dituen protagonistak bildutako begirada multzo bat
Dakar lasterketako hainbat edizio irabazi dituzten Nani Roma eta Marc Coma egongo dira Bilbao Exhibition Centre-n azaroaren 6tik 8ra arte izango den EXPONATUR 2009an (Natura eta Abentura Azoka). Laugarren edizioko kirol eta abentura arloko beste proposamen erakargarriak izango dira aurten herrialde gonbidatua diren Estu Batuetako hamaika enpresa erakusketarirenak, esaterako Nissan Titan Desert 2010 probaren aurkezpena
Raid arloko probarik gogorrena, Dakar ezaguna, izango da azaroaren 8an EXPONATUR 2009an izango den "Aventura, Deporte y Desierto" hitzaldiaren ardatza, Nani Roma eta Marc Coma eliteko pilotuen eskutik. Dakar lasterketaren hainbat edizio irabazi dituzten txapeldun hauek bertaratutako publikoarentzat interesgarri izango diren euren esperientzia, pasadizo, bizipen eta abarrei buruz mintzatuko dira, esate baterako basamortuan orientatzeko moduei buruz. Marc Coma motorzalea txikitatik izan da lehiakide talde txiki eta bikaineko kidea eta lehen espainiarra rally preziatu hori behin baino gehiagotan (2006n eta 2009an) irabazten, bere ibilbidean beste garaipen batzuk lortzeaz gain. Nani Romak garaipena lortu zuen 2004ko Dakar Rallyan motoen kategorian eta hurrengo urteetan automobil kategorian parte hartu du.
OPEN BIZKAIA DE BOULDER
Bizkaiko Mendi Federazioak eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatuko dute BEC-n azaroaren 6tik 8ra arte izango den EXPONATUR 2009an (Natura eta Abentura Azoka) burutuko den lehen Open Bizkaia Boulder (OBB´09).
Kirol eskaladaren espezialitate honetan muturreko zailtasuna eta ikusgarritasuna dira nagusi, harkaitz eremu txiki batean bilduta, eta ezaugarri nagusia da Bizkaian egindako mota honetako lehena dela, "Guztiok elkarren kontra" estilokoa baita, 6 aldeko boulder/horma batean, 3 zailtasun motarekin eta 5 metrotik ere erortzeko arriskuarekin; honek guztiak emozio eta ikusgarritasun handienak bermatuko ditu.
Lehen Open Bizkaia Boulder delakoa azaroaren 7an izango da, goizeko 11,00etatik aurrera, eta kategoria hauek egongo dira: 16 urtetik beherakoak, herrikoia eta elitea, Bizkaiko open eta txapelketa, neska zein mutil mailetan. Igandean, lehiaketa behin amaituta, boulderra publikoak erabili ahal izango du.
Bestaldetik, Pou anaiek baieztatu dute Exponatur-en egongo direla "De los Andes al Picu" hitzaldia emateko. Aipatzekoa da hedabide espezializatuek munduko horma zailentzat (hormaren sailkapena 9akoa da eta 25 metrotik erortzeko arriskua dago) jotzen duten Picu Orbayuko jardueraren inguruko proiekzio esklusiboa izango dela, benetako estreinaldia.
Gainera, eta txapelketarekin batera, egun berean eta lehiaketako boulderretik gertu Jon Balseraren erakusketa ("Harrizko paisaiak", boulder eskaladari buruzko irudiak) ikusgai egongo da.
HITZALDIAK, AURKEZPENAK ETA JARDUERAK
EXPONATUR’09an hitzaldiak egongo dira, esaterako Acero anaiek "Historia y desarrollo del surf" gaitzat hartuta emango dutena, Viajes Marco Polo Konpainiako Merkataritza eta Salmenta Zuzendari Jose Luis Angulok "Africa a ras de tierra" izenarekin emango duena eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Diputatu Irene Pardok egingo duen "Topogidaren" aurkezpena.
Uribe GR-280ko Topogida tresna zehatza da Uribe eskualdea deskubritzeko berau zeharkatzen duen bidea oinez eginez. Gida-liburu honek zazpi etapako ibilbidea erakusten digu, edonork egiteko modukoa, eta bertan eskualde osoa bisitatzeko ibili beharreko bide eta bidexka desberdinak azaltzen dizkigu. Ibilbidean aurrera egiteko azalpen eta mapekin batera, hainbat egile espezializatuk emandako informazio interesgarria dago Uribe eskualdeko historia, etnografia, gastronomia, herri kirol eta bestelako gai interesgarriei buruz.
Gainera, bertaratutako publiko guztiak EXPONATUR’09ko proposamen elkarreragile guztiak baliatu ahal izango ditu: hipika, rokodromoa, PAINTBALL KARPA BAT AGAITIK ANTOLATUTA, urpekaritza igerilekua, arku-tiroa, lurrezko pista quadetarako, zapata hegalariak, herri kirolak, segway zirkuitua eta NEVEPLAST-FREESTYLE AREA AND SNOWTUBBING PISTA.
Neveplast Pista hau hiru eremutan banatuta egongo da ekitaldiak dirauen egunetan, eta nahi duen orok bertan parte hartu edota jostatu ahal izango du.
Aurreikusita dago Snowboard eta Freeski Pro erakustaldiak egotea nazioko rider onenen eskutik. Gazteentzat snowtubbinga egongo da, baita AM snowboard eta freeski lehiaketa bat, izen-emate mugatuarekin eta bi rider PROk osatutako epaimahai batekin.
Snowboardeko rider horietariko batzuk honakook izango dira: Mario Velasco (Madril), Nestor Bombin (Madril), Carlos "Monkye" (Irun), Antonio Sanchez (Madril), Luka Melloni (Bartzelona) eta Noah Albadalejo (Bartzelona).
EXPONATUR-eko Inaugurazio Ofiziala azaroaren 6an, ostiralean, izango da, arratsaldeko 5,00etan Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Diputatu Irene Pardoren eskutik.
EXPONATUR’09KO ORDUTEGIA
Ostirala: Arratsaldeko 4,00etatik iluntzeko 8,00ak arte. Larunbat eta igandean, goizeko 11,00etatik iluntzeko 8,00ak arte.
Sarrera: 3 € - 10 urte arteko umeak doan.
Deskontuak: IKEA FAMILY txartela daukaten familien kideei € bana eta € bat Exponatur-eko deskontu flyerra aurkeztuz gero.
Gazte Txartelaren jabeak: Sarrera doan, txartelarekin batera titularraren NA aurkeztuta. Sarrera bana titularreko.
